XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez, Cannes Club delakoa (43.o.), Marty filma (52. o.), irratian entzuten den Three Coins kanta (47. o.).

Nobelaren harirako beste edozein kantak berdin balio zukeen.

Modan zegoen ingeles kanta hau aukeratzean datza, hain zuzen, kantaren funtzio urbanoa.

Hildo berean, eztai batetan jotzen duen dantza-orkesta baten motiboak (27. o.) funtzio bikoitz bat du: alde batetik giro urbanoaren nabarmentze hau eta bestetik Leturiak ezkontzari buruz izango dituen burutazioei bide ematea.

Baina argi dago burutazio hauk beste era batez, beste edozein aitzakiren bitartez eman zezazkeela autoreak: baina giro urbano bat adieraztea permititzen dion molde bat aukeratu du.

Joera hau exhibizionismoaren antzeko zerbaitera heltzen da zenbait mementotan, (adibidez, honenbeste izen arrotz eta frantzesezko aipuak (93. eta 95. o.).

Baina gertakari hau bere neurri zuzenean juzgatzeko, ezin da atera bere texto-ingurutik, hau da, 1955 inguruan euskal-literatura eta bereziki nobelagintza aurkitzen zen egoeratik.

Txillardegiren obra egoera honen aurkako erreakzio bat (baina batera, halabeharrez egoerak berak markatzen zuen erreakzio bat) izan zen.

Eta alde honetatik, aurrerago ikusiko den bezala, huts batez baino areago, alde positibo batez mintza gaitezke.